Eman Bostekoa kanpaina jarriko du abian bihartik aurrera Zurekinek

Aritz Mutiozabal 2022ko abe. 18a, 09:00

Zurekin elkarteko kideak Eman Bosteko kanpainako kartelarekin. (Zurekin)

Bezeroen artean Harraskatu eta irabazi gisako txartelak banatuko dituzte, eta sarituek 5 euroko bonua lor dezakete elkarteko establezimenduetan gastatzeko.

Bezeroen leialtasuna eskertze aldera, Zurekin Ostalaritza Elkarteak Eman Bostekoa bonu kanpaina jarri du martxan aurten ere. Bihar hasi eta urtarrilak 16ra arte, Zurekin elkarteko establezimenduek Harraskatu eta irabazi gisako txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, hurrengo kontsumizio batean erabiltzeko.

Zortearen arabera, batzuek saria izango dute eta beste batzuek, berriz, ez. Saritutako txartelek 5 euroko bonua bereganatuko dute, lortutako tokian bertan edo elkarteko beste establezimenduren batean gastatzeko. Guztira, 10.000euro banatuko dituzte saritan, eta Zurekin elkarteko ostatu, jatetxe, taberna eta kafetegitan bakarrik eskuratu ahal izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide