Trantsizio energetikoaz hitzaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak asteazken honetarako. Hitzordua Modelo aretoan izango da, 19:30ean, eta Jacinto Lobo adituak eskainiko du Trantsizio energetikoa: Nola eragiten digu? izenburupean.
Lobo energia tekniketako industria ingeniaria da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 40 urteko lan esperientzia du energia ekoizteko sistemak garatzen. Jakinarazi dute Iberdueron, Energiaren Euskal Erakundean (EEE), Energia y Celulosan (ENCE) eta Barbo Renovablesen (Fineco-Kutxabank) lan egin duela.