'Zein fauna dago Zingira putzuan?' hitzaldia antolatu dute ostegunerako

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 10a, 13:00

Saioa 18:30ean hasiko da eta Etxezabala aretoan izango da, Kale Nagusiko 29. zenbakian. Plaza mugatuak egongo direnez, eskatu dute aurrez izena emateko zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita.

Zarauzko Udaleko Ingurumen departamenduak Zein fauna dago Zingira putzuan? hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako. Saioa 18:30ean hasiko da eta Etxezabala aretoan izango da, Kale Nagusiko 29. zenbakian. Hitzaldiaren helburuak dira azken hiru urteotan Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan —Zingira baserriaren ondoan— dagoen putzuan ikertutako bizidun taldeen kontserbazio egoeraren inguruko datuak ematea eta jasotako ezagutzak herritarrekin partekatzea. Plaza mugatuak egongo direnez, eskatu dute aurrez izena emateko zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita.

Ingurumen departamenduak jakitera eman duenez,"Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan dagoen putzua 2019 urtean egokitu zuten eta hiru urteotan putzu horrek jasan duen naturalizazioa "oso handia" izan da. Aurten, hango espezie bizidun urtarren jarraipena bermatzeko hainbat ekintza gauzatu ditu Zarauzko Udalak, Aranzadi Zientzia elkartearen laguntzarekin. Horrez gain, Garate-Santa Barbara basoaren inguruan inbentario herpetologiko eta odonatologikoak egin dituzte Aranzadi Zientzia elkarteko herpetologia saileko eta entomologia saileko kideek.

Ingurumen departamenduaren asmoa da bioaniztasunaren ezagutza herri mailan areagotzea eta zabaltzea. Horretarako, ekainean eta uztailean Zingira putzuko anfibio, narrasti, sorgin orratz eta burruntziak ezagutzeko formakuntza saioa eta irteera antolatu zituzten herritarrentzat, Zingirara egin zuten txangoan anfibio espezie batzuk ikusteko aukera izan zuten, besteak beste, uhandre palmatua. Osteguneko hitzaldiarekin, ikerketa lanen emaitzak zabaltzen jarraitu nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide