Gabonetako tailerrak antolatu ditu Sormen Eskola Guneak

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 11

Umeek Sormen Eskola Gunean egindako lanak. (Utzitakoa)

Sei urtetik gorakoentzat zuzendutako ekintzak egingo dituzte bi astetan banatuta: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. Saioak hiru ordukoak izango dira goizetan.

Zarauzko Sormen Eskola Guneak Gabonetako tailerrak antolatu ditu aurten ere eta bertan izen emateko epea zabaldu du. Sei urtetik gorakoei zuzendutako hiru orduko saioak izango dira (10:00etatik 13:00etara) non objektuak sortuko dituzten. Ondoren, jolaserako erabiliko dituzte.

Bi astetan banatuko dituzte tailerrak: abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. Lehenengoak 100 euro balio ditu eta bigarrenak 90. Hala eta guztiz ere, bietan izen emateko aukera ere badago 170 euroan. 633 036 144 telefonoz zenbakia etasormeneskolagunea@gmail.com helbide elektronikoa ahalbidetu dituzte informazio gehiagorako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide