Zabaldu dute Narros jauregiko Gabonetako Jaiotza

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abenduaren 8a

Ateak ireki eta berehala gerturatu dira herritarrak Schola Cantorumen muntaia  ikustera. Familian, lagun artean zein bakarka egin dute bisita, hori bai, aterkia eskuan zeramaten gehienek.

Schola Cantorumek antolatzen duen Narros jauregiko Gabonetako Jaiotza dagoeneko bisitatu daiteke. Goizean zabaldu dute eta berehala jaso ditu lehen bisitariak. Eguraldia lagun izan ez badute ere, jai eguna baliatu nahi izan dute askok tamaina errealeko pieza mugikorrekin osatutako Gabonetako Jaiotza berezia bisitatzeko.

Urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai goizean zein arratsaldean, egunero: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide