Euskara arnas

Susanna Llavina: "Nire aitona-amona katalanek gaztelaniaz ez zekitelako egin nahi diet euskaraz pazienteei"

Erredakzioa 2022ko aza. 28a, 19:00

Katalunian jaioa, orain dela 17 urte iritsi zen Susanna Llavina Euskal Herrira, lehenik Donostiara eta gero Zarautzera. Medikua da bera, eta adierazi duenez, euskara "beharrezkoa" da hainbat pazienterekin hitz egiterako orduan. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako zortzigarren protagonista da Llavina.

Katalunian jaioa, orain dela 17 urte iritsi zen Susanna Llavina Euskal Herrira, lehenik Donostiara eta gero Zarautzera. Medikua da bera, eta adierazi duenez, euskara "beharrezkoa" da hainbat pazienterekin hitz egiterako orduan.  Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Javi Gonzalez Toston kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako zortzigarren protagonista da Llavina. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako zortzigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide