Xenofobia zabaltzen duten zurrumurruei aurre egiteko tailerra antolatu du Zarauzko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2022ko azaroaren 27a

(Pixabay)

Immigrazio sailak antolatu du tailerra, eta Asier Gallastegi formatzaileak hainbat estrategia irakatsiko ditu etorkinekiko xenofobia zabaltzen duten zurrumurruei aurre egiteko. Lehendabiziko saioa asteartean izango da, hilaren 29an, eta bigarrena, berriz, abenduaren 12an.

Xenofobia zabaltzen duten zurrumurruei aurre egiteko bi tailer antolatu ditu Zarauzko Udalak datozen egunetarako. Immigrazio sailaren eskutik, Asier Gallastegi formatzaileak hainbat estrategia irakatsiko ditu etorkinekiko xenofobia zabaltzen duten zurrumurruei aurre egiteko.

Lehendabiziko saioa datorren asteartean izango da, hilaren 29an, eta bigarrena, berriz, abenduaren 12an. Bi saioak arratsaldez izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Saioak doakoak dira, baina izena aurrez eman beharra dago, eta horretarako hiru bide daude: Immigrazio zerbitzura bertaratzea; 943-00 51 27 telefono zenbakira deitzea; edo immigrazioa@zarautz.eus helbide elektronikora idaztea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide