Auzolanean jasotako kiroltasuna

Aritz Mutiozabal 2022ko azaroaren 14a

Kirol elkartea auzolanean, herritik herriarentzat. Ipar kaleko Lukas ardotegian paratu duten erakusketa berriak ZKEri egiten dio gorazarre, baina batez ere kirol elkartearen barruan boluntario lanean aritutako jende guztiari: herritarrei, azken finean.

Horretarako, atzoko eta gaurko hainbat argazki jarri dituzte erakusgai, Alex Gurrutxagaren aurkezpen hitz batzuekin. Erakusketa abenduaren 10a bitartean ikusteko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide