Amaiera biribila eman diote Ibon Imazen Oroimenezkoari

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 31

Festa giroan egindako sari banaketa eta ohiko zozketarekin itxi dute bart Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. Ibon Imaz ere oso presente izan dute eta urte luzez gordeta egon den haren surf taula eman dute.

Euripean eman zitzaion amaiera atzo arratsaldean asteburuan Zarauzko Malekoia alaitu duen Ibon Imazen Oroimenezkoa-Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoiari. Dena den, horrek ez zuen festa zapuztu; izan ere, amaierako gala berezian ere antzeman zen parte hartzaileek nabarmendu duten giro paregabea. Horren erakusle, boluntario eta antolatzaileei zuzendu zizkieten esker hitzak.

26. edizioa izan da aurtengoa, baina, esan bezala, bestelako berezitasunik ere izan du: iaz pandemia tarteko ospatu ezin izan zuten 25. urteurreneko festa. Horregatik, momentu hunkigarri ugari ere utzi ditu txapelketak, horien artean sari banaketan eman zuten Ibon Imazen taula; urte luzez garaje batean gordeta egon dena.

Lehiari dagokionez, hauxe sailkapena mailaz maila:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide