Zarauzko natur taldeak astelehenean ekin zion dagoeneko lau hamarkada bete dituen ekintza sortari. Hitzaldiez eta dokumentalez osatu du Arkamurkak aurtengo Natur Astea eta, ohikoa duen bezala, perretxiko erakusketa batek emango dio amaiera.
Merkatu plazan erakutsi dituzte perretxiko espezieak. Oraingo honetan, pagadietan ateratzen diren perretxikoei eman diete protagonismoa. Handiak batzuk, oso txikiak besteak, mota desberdinetako perretxikoak ikusteko aukera izan dute Merkatu plazara bertaratu direnek. Unitate didaktikoak ere jarri dituzte mundu hau haur eta gaztetxoei hurreratzeko.
Goizeko txandaren ondoren, arratsaldez jarraituko du erakusketak: 16:30etik 19:00etara bitartean berriro zabalik izango da erakusketa Merkatu plazan.