Giro aparta, Pro Zarautz Open txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 22a

Eguraldiak lagundu die goizean zehar lehian ibili diren surflariei, nahiz eta eguardi aldera itsasoa moteldu den. Arratsaldean jarraituko du lehiak, eta bihar, aldiz, Adaptative surf egokituko txapelketa jokatuko dute.

Gaur goizean goiz hasi da Zarauzko uretan Pro Zarautz Open txapelketa, dozenaka herritarren begiradapean. Eguraldiak lagundu die lehian ibili diren surflariei, nahiz eta eguardi aldera itsasoa moteldu den. 

8:30ak aldera hasi da lehia, eta final zortzirenak, final laurdenak eta emakumezkoen finalerdiak jokatu dituzte goizean zehar. Arratsaldean ekingo diote berriro lehiari, eta orduan gizonezkoen finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. 

Bihar, aldiz, Adaptative surf egokituko txapelketa jokatuko dute. Dena ondo bidean, 9:00etan hasiko da biharko txapelketa egokitua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide