Yasunari Ishimi karate maisuak mintegi teknikoa eman du Aritzbatalde pilotalekuan

Aiora LarraƱaga 2022ko urr. 16a, 16:42

Karatearen alderdi asko jorratu ditu maisuak mintegian; historiaz, tradizioaz, kulturaz, filosofiaz eta teknikaz jardun da, eta baita karate estiloez ere. Hamargarren dan-a duen munduko pertsona bakanetakoa da Ishimi.

Asteburuan mintegi teknikoa eskaini du Yasunari Ishimi maisua Aritzbatalde kiroldegian. Karatezaleentzat edo karatea ezagutu nahi dutenentzat aukera paregabea izan dela uste du ekimenaren antolatzaile Alberto Caballero Zarauzko Kururunfa karate elkarteko kideak, Ishimi hamargarren dana-a duen munduko pertsona bakanetakoa delako. Gerriko beltza lortu ostean datozen mailak dira dan-ak eta guztira hamar daude. Europako Karate Shitokai Ishimi elkartearen jarduerak zuzentzen ditu egun Madrilen (Espainia) bizi den maisu japoniarrak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide