Goitibeheren jaitsierak hasiera polita eman dio Zarauzko Kuadrilla Egunari

Aiora Larrañaga 2022ko urriaren 15a

Kuadrilla Egunean murgilduta dago gaur Zarautz, eta egunean zehar haur, gazte eta nerabeentzat ekimen sorta zabala antolatu dute. Goizean, esaterako, goitibeheren jaitsiera egin dute Vista Alegre auzoan, eta herritar mordoa bildu da hitzorduan.

Salbideko parkean, Lege Zaharren enparantzan nahiz Musika Plazan izango dira Kuadrilla Eguneko hitzordu nagusiak. Adin ezberdinetako gazteentzat egokitutako ekintzak prestatu dituzte egun osorako. Goizean goiz, esaterako, Vista Alegre auzoan egin den goitibehera jaitsierak eman dio hasiera jaiari. Hala, herritar mordoa bildu da gazteek egindako goitibeherak bertatik bestera ikusteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide