Plazara atera dute ezkiak mantentzearen aldeko aldarria

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urriaren 14a

Duela egun batzuk iragarri zuten moduan, Tiloak plataformako kideak Lege Zaharren enparantzan bildu ziren atzo, Nafarroa kaleko ezkiak moztearen aurkako elkarretaratzean.

Iraileko osoko bilkuran mozio bat aurkeztu zuen plataformak EH Bildu eta Podemos Equo-Berdeak udal taldeen bidez, ezkiak mozteari bi alternatiba ematen. Mozioak ez zuen aurrera egin, ordea, eta plataformak "etsigarritzat" jo zuen udalaren jarrera.

Hori dela eta, ostegunero udaletxe aurrean protesta egiteko elkartuko direla iragarri zuten, eta atzo izan zen lehen mobilizazioa. Hurrengoa, printzipioz, datorren ostegunean izango da, hilaren 20an, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide