Ander Landaburu omendu du Mario Onaindia fundazioak

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 8a, 15:59

Familiakoak, lagunak eta PSE-EEko aurpegi ezagun asko bildu dira gaur eguerdian Modelo aretoan egin dute ekitaldira. Gorka anaiak hunkituta hitz egin du, eta ekitaldiari amaiera bertsoz eta kantuz eman diote.

Joan den larunbatean hil zen Ander Landaburu kazetari getxoztarra, eta gaur eguerdian, Mario Onaindia fundazioak antolatuta, agur ekitaldia egin diote Zarauzko Modelo aretoan, fundazioaren sortzaile eta batzordekideetako bat izan zelako. Familiakoak, lagunak eta PSE-EEko aurpegi ezagun asko bildu dira Modelon, eta aretoa ia bete egin dute.

Ordu erdi inguru iraun duen ekitaldian, Gorka Landaburu anaiaren hitzartzea izan da hunkigarriena. "Kazetari ona izateko, pertsona ona izan beharra dago; eta Ander hala zen", ziurtatu du hark. Anaiak lanbide eta bokazio zuen kazetaraitza jardunaz, hori garatzeko zuen ausardiaz, ETAren garaietan bizi behar izan zituen momentu zailez, gizartearekiko zeukan konpromisoaz eta beste hainbat kontutaz jardun du Gorkak, eta hitzartzea hainbatetan eten behar izan du, hunkituta.

Bertsoz eta kantuz eman diote bukaera ekitaldiari; hain zuzen ere, Pedro Infanteren Las Golondrinas abestia kantatuz, Anderren gaztetako argazkiak pantaila handian ikusten zituzten bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide