Hainbat afiliatu omendu ditu Zarauzko EAJk

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 24a

Jacinta Lopez de Luzuriaga, Jose Maria Garmendia, Maria Jesus Iribar eta Loren Valenciaga omendu zituen Zarauzko EAJk ostegunean, Alderdi Astearen barruan.

Alderdiaren Astea ospatzen ari da egunotan Zarauzko EAJ, eta ospakizunak hasteko, lau afiliatu omendu zituen ostegunean, Batzokian. Jacinta Lopez de Luzuriaga, Jose Maria Garmendia, Maria Jesus Iribar eta Loren Valenciaga izan ziren alderdiaren aitortza jaso zutenak. 

Alderdiaren Eguna ospatuko du bihar EAJk, eta Forondako zelaietara joateko autobusa jarri dute Batzokitik. 09:00etan abiatuko dira, eta bertan eman daiteke izena.  Ospakizunak amaitzeko, Arantxa Tapia EAJko politikari eta Eusko Jaurlaritzako sailburuaren hitzaldia izango da asteartean, 19:00etan, Batzokian. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide