Surflari zarauztarrak, ISA World Surfing Games txapelketatik kanpo

Amaia Urbieta Arruti 2022ko irailaren 24a

Gaur erabakiko dira ISA World Surfing Games txapelketako irabazleak Kaliforniako Hunington (AEB) hirian. Lau zarauztarrek parte hartu dute txapelketan, baina horietako inork ez du lortu finaleko txandara sailkatzerik.

Lau zarauztar aritu dira lehian ISA World Surfing Games txapelketa entzutetsuan: Ruben Vitoria, Adur Amatriain eta Nadia Erostarbe Espainiako selekzioa ordezkatzen, eta Keoni Lasa Venezuelako selekzioarekin. 

Lasa gaztea lehen txandan geratu zen lehiatik kanpo, eta Vitoriak eta Amatriainek ez zuten lortu hirugarren txandara sailkatzerik. Nadia Erostarbe izan da lehiari luzeen eutsi diona, baina atzo amaitu zen beretzat txapelketa, ez baitzuen final laurdenen txanda gainditzerik lortu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide