Jai giroan ospatu dituzte Zarauzko Salbide auzoko jaiak

Aiora Larrañaga 2022ko irailaren 17a

Atzo arratsaldean abiatu zituzten Salbide auzoko jaiak, eta gaurko, haurrek zein helduek, denek gozatzeko moduko egitaraua prestatu dute jai batzordekoek. Haurrentzako jolasak, txirrindulari txikien itzulia, hamaiketakoa eta herri bazkaria izan dituzte auzoko jaietan, goiz-eguerdi partean.

 

Salbide auzoa jai giroan murgilduta dago, eta goizean goizetik jendetza bildu da. Gaurko egitarauari hasiera emateko, txirrindulari txikien itzulia egin dute eta hori bukatu denean, parte-hartzaileen artean txokolate beroa banatu dute Zarauzko Zikloturista elkartekoak. Horrez gain, adin guztietako haurrentzat jolasak izan dira auzoan goizean zehar, eta eguerdian, berriz, herri bazkaria egin dute auzotarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide