Euskal Jai Egun ederra izan zen atzokoa. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, gogotsu irten ziren herritarrak kalera baserritarrez jantzita, eta biziki gozatu zuten ohiko ekitaldiekin; besteak beste, Alprojaren antzerkiarekin, Goiztarren erakustaldiarekin, Larrain dantzarekin eta orga lehiaketarekin. Zarauztarrek merezi zuten eguna izan zen.