Hiru urteren ondoren, Munoara itzuli da Alproja taldearen antzerkia. Ehunka zarauztarren aurrean, 2x2 obra eskaini dute dozenaka aktorek eta, ohi bezala, istorio zirikatzailea kontatu dute galtxagorriek. Ikusi hemen antzerkiko irudiak:
Bien bitartean, Goiztarrak taldeak antolatutako pilota partida jokatu dute Frontoi Txikin, eta giro ederra izan da bertan ere:
Laster izango dira ikusgai Euskal Jai Eguneko argazki eta bideo gehiago, Urola Kostako HITZAn nahiz Zarauzkohitza.eus-en.