Sekulako giro, lagunartea eta kiroltasuna da nagusi malekoian, ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatutako 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketan. Ostegun arratsaldean hasi zen lehia eta gaur arratsaldean bukatuko da, senior-elite mailakoen jardunaldiarekin.
Parte hartze handia izan zuen, esaterako, atzo arratsaldeko kuadrillen arteko txapelketak, eta ororen gainetik adiskidetza gailendu baldin bazen ere, talde guztiek beraien onena eman zuten irabazteko.
Gaur goizean, infantil mailakoak aritu dira jokoan. Urduri, gogotsu, ilusioz... eta nola ez, pozak eta atsekabeak ere izan dira. Gurasoak ere ez dira falta izan bere seme-alabak animatzen.