Arratsalde pasa ikusgarria Zarauzko moilan

Aritz Mutiozabal 2022ko abuztuaren 26a

Itsasgora aplikatzen den ostegunetan, ZAEk kukaña jokoa eta trapolin jauziak antolatzen ditu Zarauzko moilan. Atzo izan zen udako egun horietako bat, eta jende ugari animatu zen parte hartzera.

Moila biziberritzen proiektuaren barruan, Zarautz Arraun Elkarteak kukaña jokoa eta tranpolin jauzien lehiaketa egin zituen atzokoan, udan zehar antolatzen joan den bezala. Haur eta gazte ugari bertaratu zen bere dohainak erakustera, baita akrobaziarako erraztasunak ere. Helduagoak ere saiatu ziren kukañako muturrera iristen. 

Ohi bezala, egitasmoak ikusmin handia sortu zuen, eta herritar ugari gerturatu zen moilara ZAEk antolatuko jokoak ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide