Ordu gutxi barru botako dute festen hasiera iragartzeko suziria Azken Portu auzoan, Guria taberna parean. Dagoeneko banderatxoz apainduta daude Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde, eta gaztetxoenek goiz-goizetik izango dute jai giroaz gozatzeko aukera, puzgarriak eta jolasak izango baitira 10:00etatik aurrera Sagasti plazan.
Festei lotutako lehen ekitaldiak aurreko astean egin bazituzten ere, gaur hasiko dira Santa Klara egunaren bueltako festak, eta larunbatera arte iraungo dute. Ikusi hemen egitarau osoa.