El Carmen txirrindularitza saria irabazi du Usoa Ostolazak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 8a

Laboral Kutxa-Fundacion Euskadirekin lehiatzen duen Ostolaza zarauztarra izan zen Larrabasterrako proba amaitzen lehena.

Txirrindularitzako Euskaldun txapelketaren barruan, El Carmen saria jokatu zuten larunbatean Larrabasterran (Bizkaia). Emakumezkoen Open kategorian 41 txirrindulari atera ziren lehiara, eta Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi taldearekin lehiatzen duen Usoa Ostolaza zarauztarra izan zen ibilbidea bizkorren bukatu zuena.

Hain justu, 2:30:54 denboran amaitu zituen lanak Ostolazak, eta minutu eta 6 segundo beranduago helmugaratu zen Alice Coutinho azpitxapelduna. 

Hurrengo proba ere Bizkaian izango du zarauztarrak. Zehazki, Sopelan izango da lasterketa, hilaren 20an. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide