Salbuespenezko espetxe politika salatu dute Zarautzen eta Orion

Aiora Larrañaga Solaberrieta-Mikel Eizagirre 2022ko abuztuaren 8a

Ehunka herritar bildu dira Etxeratek igande eguerdirako deituriko mobilizazioan. Euskal presoen aldeko hondatzertako martxak egin dituzte Orion eta Zarautzen, eta espetxeetako egoera salatu dute horietan.

Oriotarrak, Zarauztarrak eta inguruko herrietako hainbat lagun batu dira Etxeraten deialdira. Hondartzako ibilbidean, surflariek ere euskal presoen aldeko banderolak atera dituzte taulen gainetik. Mobilizazioak, hain zuzen, "salbuespenezko espetxe politikak" salatzeko izan dira.

Etxeratek gogorea ekarri duenez, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 19 euskal preso daude gaur-gaurkoz espetxeetan, 70 urtetik gorako zazpi eta 65etik gorako hamarrekin batera. Erbesteratu eta deportatuak, aldiz, 24 eta zortzi dira, hurrenez hurren.

Zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak 52 dira, Etxeratek emandako datuen arabera. Hori ez ezik, Espainiako Estatuan dauden 50 presori baino gehiagori ez zaie Frantziako Estatuan betetako kondenaren denbora zenbatu. Orotara, 182 preso zenbatzen ditu Etxeratek: 54 Espainiako Estatuan eta 17 Frantziako Estatuan. Espetxeko legedi arrunta aplikatuko balitzaie, 151 presok kalean behar lukete jada.

Zarauzko mobilizazioko irudiak:

Orioko mobilizazioko irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide