Zarautz Modan desfilea aurkeztu dute gaur malekoian

Mireia Galarza Bastida 2022ko abuztuaren 3a

Larunbat gauean egingo dute moda desfilea, malekoian bertan. Aurkezpenean Leire Arana jarduneko Merkataritza zinegotzia, Amaia Ruiz May estetika zentroko arduraduna eta Laura Chamorro Gipuzkoa de Modako kidea izan dira, eta herritarrak gonbidatu dituzte aire zabalean egingo den desfileaz gozatzera.

Murkil merkatarien elkarteak beste urte batez antolatu du Zarautz Modan moda desfilea, eta larunbatean 21:00etatik aurrera malekoia pasarela berezi bihurtuko da.

Leire Arana Zarauzko Udaleko jarduneko Merkataritza zinegotziak, Amaia Ruiz May estetika zentroko arduradunak eta Laura Chamorro Gipuzkoa de Modako kideak eman dituzte desfileari buruzko xehetasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide