Kamioi batek istripua izan du gaur goizean Zarautzen, Zelai azpibidean

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 3a

Ez da aurreneko aldia kamioiren bat Zelai azpibidean barrena sartzen hasi, eta sabaia apurtzen duena. Gaur goizean ere horixe gertatu da, hedabide honek baieztatu ahal izan duenez.

Zorionez, inork ez du minik hartu; ez dute halakorik jakinarazi, behintzat.

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide