Ezkurra II.a-Juanenea eta Ansa II.a-Azpiroz bikoteak sailkatu dira gaurko erremonte finalera

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 31

B multzoan, Goikoetxea V.ak eta Odeik osatutako bikoteak Zaldua II.aren eta Martirenaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 17:30ean hasiko dira finalak, Aritzbatalde pilotalekuan.

Ostiralean hasi zen Aritzbatalde pilotalekuan Zarautz Erremonte Txapelketa. Bina finalaurreko jokatu zituzten herenegun eta atzo, eta erabakita geratu dira gaur arratsaldean jokatuko diren finalak. 

A multzoan, Ezkurra II.a-k eta Juaneneak osatutako bikoteak Ansa II.a-ren eta Azpirozen aurka neurtuko ditu indarrak. B multzoan, berriz, Goikoetxea V.a-Odei bikotea Zaldua II.a-Martirenaren aurka ariko da.  

17:30ean hasiko dira finalak, pilotaleku berean, eta 35 tantora lehenengo heltzen diren bikoteek eskuratuko dituzte lehen Zarautz Erremonte Txapelketako txapelak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide