Gorputzean ziztadak sentitu zituztelako Zarauzko anbulatoriora jo dute bart bi emakumek, Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez. Momentuz ez da salaketarik erregistratu eta, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Gipuzkoan orain arte ezagutu diren lehen ziztada bidezko sumisio kimiko kasuak izan dira atzokoak.
Urola Kostako Itaia eragileak sare sozialen bidez salatu du atzo gaueko gertakaria, eta "babes osoa" adierazi diete erasotutako emakumeei.
Azken hilabeteetan ugaritzen ari dira ziztada bidezko erasoak jai-giroan. Horren erakusle dira Baionan, Algortan (Bizkaia) edota Gasteizen jakinarazi diren dozenaka kasuak.