Ithaka taldeak kontzertua emango du bihar Arranopolan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 20a

Arrano tabernaren parean ostegunero ipintzen duten oholtzan eskainiko du kontzertua Orioko eta Zarauzko taldeak.

Arranopola egitasmoaren barruan, Ithaka taldeak kontzertua emango du bihar, 20:00etatik aurrera, Arrano tabernaren parean egokituko duten oholtzan.

Orioko eta Zarauzko lau gaztek osatzen dute Ithaka, eta iazko udazkenean argitaratu zuten Amestu dezagun beraien lehen abestia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide