Bosgarren aldiz ospatu da iragan asteburuan Zarautzen Adarretatik musika jaialdia, eta antolatzaileek baieztatu dutenez, "arrakasta handia" izan du. Kontzertuetara, guztira, "5.000 lagun inguru" bertaratu direla gaineratu dute. Zortzi kontzertu izan dira denera, eta Munoa plaza nahiz malekoia hartu ditu musikak asteburuan.
"Oso positiboa" da antolatzaileen balorazioa, eta jakinarazi dutenez, datorren urteko seigarren edizioa prestatzeari begira da dagoeneko Enbor kultur elkartea. Jaialdia babestu duten erakunde, enpresa eta establezimenduei eskerrak eman dizkie antolakuntzak, baita jaialdira hurbildu diren herritar nahiz bisitariei ere.