Galiziaren eguna ospatu dute Zarautzen

Mireia Galarza Bastida eta Urtzi Oteiza 2022ko uztailaren 17a

Goizean goiz hasita, egun osoko egitaraua antolatu du Carballeira elkarteak. Dozenaka herritar elkartu dira Iñurritzako zelaian egin den bazkarian.

Beroa tarteko, gaur ospatu dute Iñurritzan Galiziaren eguna. Dozenaka herritar gerturatu dira bertara, bai olagarroa jatera, bai bertako kantuak entzutera. 

10:30ean hasi da egitaraua Masustegiko Os Agarimos taldearen eta Zarauzko Carballeiraren eskutik eskainitako Alboradarekin; jarraian, meza izan da San Pelaioko ermitan.

Zalantzarik gabe, jendetza gehiena Iñurritzako zelaian egin den bazkariak bildu du. Izan ere, olagarroa, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro eta Albariño ardoak erosi eta dastatzeko aukera izan dute gerturatu direnek. Ilarak luzeak izan dira produktu horiek eskuratzeko. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide