42 altxaldirekin, marka berria ezarri du Urrak

Mireia Galarza Bastida 2022ko uztailaren 13a

Guztira 42 jasoaldi eman dizkio Urrak hiru minutuan 125 kiloko zilindro berriari, dozenaka ikusleren aurrean. Bere marka propioa hobetzea lortu du zarauztarrak.

Gaur arratsaldean egin du Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaile zarauztarrak marka saiakera Lege Zaharren Enparantzan, eta beteta, baina azkenean aise lortu du berak maiatzean jarritako marka haustea. 

Guztira 42 jasoaldi eman dizkio Urrak hiru minutuan 125 kiloko zilindro berriari, dozenaka ikusleren aurrean. Hain zuzen, Urrak berak ezarri zuen orain arteko markarik onena joan den maiatzaren 22an, Gipuzkoako Harri Txikien txapelketan zilindroari 37 altxaldi eman ostean. 

ZKEko Herri Kirol ataleko kirolariek erakustaldiak ere egin dituzte gaurkoan, hala nola aizkora edo beste mota batzutako harri-jasotze erakustaldiak izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide