Amenabar enpresak eraikiko ditu Salberdingo alokairu sozialeko 60 apartamentuak

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 12a

7,5 milioi euroko aurrekontuarekin esleitu dizkio obrak Eusko Jaurlaritzak.

Salberdin O.R. 10-2 eremuko AD lurzatian 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obrak lehiaketara atera zituen udaberrian Eusko Jaurlaritzak; aurrez, Zarauzko Udalak bere jabetzakoa den partzela horretan alokairu sozialera bideratutako apartamentuak eraikitzeko lizentzia eman ondoren.

Orain, Construcciones Amenabar SA enpresari esleitu dizkiote lanak, 7.571.188,71 eurotan (BEZ barne), eta 28 hilabeteko epean burutu beharko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide