Atzo ekin zioten Emakumeen XIV. Pala Txapelketari Frontoi Txikin. Izatez, aurre sailkapeneko partidak jokatu ziren, aurten bi talde gehiagok eman dutelako izena lehiaketan. Hala, kanporaketako bi neurketa izan ziren jokoan.
Lehena Amaia Aizpuru-Iratxe Astigarraga bikoteak irabazi zuen 22-5ko emaitzarekin, Aña Magaña-Mariana Bauden kontra. Bigarrenean, Ainhoa Carrera-Idoia Moron nagusitu ziren Eider Otaegi-Eli Gutierrezen kontra, 22-11koarekin.
Gaur, 18:30ean hasita, txapelketa ofizialari hasiera emango diote bi partidarekin: aurrena, Lorea Laburu-Libe Grijalba Haizea Goikoetxea-Vero Davilaren aurka ariko dira; eta ondoren, Karmele Martinez-Jone Azkoaga Nerea Arregi-Edurne Irigoienen aurka. Atzoko bikote irabazleak osteguneko jardunaldian lehiatuko dira.