Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, aurreko astean salatutako sexu erasoa egitea egotzita

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 10a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:00etan atxilotu dute 28 urteko gizonezkoa eta ertzain etxera eraman dute. Herriko hainbat eragilek salatu zuten erasoa aurreko astean.

Aurreko larunbatean Zarautzen salatu zuten sexu erasoa egitea egotzita, 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur Zarautzen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertako ertzain etxeko agenteek ikerketa lanak hasi zituzten gertakariari buruzko informazio guztia lortu ondoren, eta akusatua gaur 11:00etan atxilotu eta ertzain etxera eraman dute, "beharrezko eginbideak hasteko". Horiek amaitzean, atxilotua Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dutela aurreikusten dute. 

Hain zuzen ere, herriko hainbat eragilek gaitzetsi zuten aurreko astean sexu erasoa. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egin zuten asteazken goizean eta, egun berean, mugimendu feministako eragileek agerraldia egin zuten, erasoa gaitzesteko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide