Jendez gainezka dago Zarauzko Desertu Txikia. Txaparrotan eskubaloi txapelketa jokatzen ari dira 128 talde, guztiak Zarauzkoak. Ohi bezala, giro paregabea sortu da, eta jendetza inguratu da jokatzera nahiz partidak ikustera. Eskubaloi sailekoek barra ere jarri dute ertz batean, egarriari eta beroari aurre egiteko aukerarik ere bada, beraz.
Iluntzera arte jarraituko dute gaurko partidek, eta bihar izango du segida txapelketak. 19:00ak aldera amaituko da, eta orduan jakingo da zeintzuk diren aurtengo Txaparrotaneko txapeldunak.