Aner Peritzek jantzi du Basarri Sariko txapela

Aritz Mutiozabal 2022ko uztailaren 8a

'Zopa hozten ari zaizu' bertso sortari esker jaso du saria zarauztarrak. Irabazleak Torre Luzeako parkearen atarian kantatu zituen bertsoak atzo, gitarra lagun zuela.

Bertso musikatuen emanaldiarekin ekin zion atzo gauean Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak Bertsoa Astearen 25. edizioari, Torre Luzeako parkearen atarian. Saioan barruan, Basarri Bertsopaper Sariko txapela jaso zuen Aner Peritz zarauztarrak, Zopa hozten ari zaizu bertso sortari esker. Irabazleak zuzenean kantatu zituen bertsoak, Joaquin Sabinaren Calle Melancolia abestiaren doinuan, gitarra lagun zuela.

Bertso Asteko ekitaldiek gaur eta bihar jarraituko dute: Bertso Pilota, Bertso Desapiyua eta Bertso Egunarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide