Azken sexu erasoa salatzeko asanblada eta agerraldia egingo ditu bihar arratsaldean Zarauzko mugimendu feministak

Onintza Lete Arrieta 2022ko uztailaren 5a

Asteburuan herrian sexu eraso bat gertatu dela salatzeko egin dute biharko deialdia Morroxkek, Zarauzko Bilgune Feministak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista lelopean.

Asteburuan herrian sexu eraso bat gertatu dela jakinarazi du gaur arratsaldean Zarauzko Udalak, eta hura salatzeko adierazpena egin eta biharko elkarretaratzera deitu du. Orain, herriko mugimendu feministak egin du deialdia bihar arratsalderako, Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista lelopean.

Zehazki, Morroxkek, Zarauzko Bilgune Feministak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak sinatu dute deialdia, eta bi hitzordu zehaztu dituzte: 18:30ean asanblada egingo dute "emakume, trans eta bollerentzat", eta 19:30ean, berriz, bilkura. Lege Zaharren enparantzan izango dira bi hitzorduak; hau da, udaletxe aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide