Vista Alegre auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 5a

Uztailaren 8tik 10era izango dira, ostiraletik igandera, eta helduentzako nahiz haurrentzako ekitaldiak antolatu dituzte.

Ostiraletik igandera bitartean, festetan murgilduko da Vista Alegre auzoa. Ohi bezala, haurrei eskainitako hainbat ekintza egingo dituzte: eskulanak eta marrazkiak, penalti lehiaketa... Helduagoek ere izango dute zerekin gozatua: parrilada izango da ostiral iluntzean, eta DJ Arosek emanaldia eskainiko du larunbat gauean, besteak beste. 

Ikusi hemen egitaraua osorik:

Uztailak 8, ostirala:

  • 19:00 Txupinazoa, buruhandiekin.
  • 21:00 Parrillada.
  • Jarrian, bertsolari eta trikitilariak.

Uztailak 9, larunbata:

  • 10:00. Diana.
  • 10:30-12:00. Haurrentzako eskulanak eta marrazki librea.
  • 12:00-13:00. Penalti lehiaketa.
  • 13:30. Haurren bazkaria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 15:00.Bazkari herrikoia.
  • 16:30 -19:30. Puzgarriak.
  • 19:00-20:00. DJ Aros.
  • 20:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 23:00. DJ Aros.

Uztailak 10, igandea:

  • 10:30. Diana.
  • 11:30-12:30. Apar festa.
  • 13:00. Txistor jana.
  • 17:00-18:30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Festa amaiera traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide