Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketaren haurren lehiaketari hasiera eman diote Zarautzen

Aiora Larrañaga 2022ko uztailaren 2a

Asteburuan 730 haur inguru bilduko ditu haurren txapelketak. Goizean abiatu dituzte partidak eta bihar arratsaldera arte eskubaloiak hartuko du Zarauzko Desertu Txikia.

Eskubaloi jokalari gaztez bete da gaur Zarauzko Desertu Txikia. Izan ere, asteburu honetan ari dira jokatzen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketako haurren lehiaketa. Bi egunez, benjamin, kimu eta infantil mailako haurrek jokatuko dituzte partidak. Guztira, 89 talde ariko dira; horietatik, 45 nesken taldeak izango dira, 41 mutilenak, eta hiru mistoak. Orotara, 730 lagun inguruk izango dute hondartza eskubaloiaz gozatzeko aukera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide