Umorea, akrobaziak, klowna, dantza eta itsasoa garbi mantentzeko mezua uztartu zituzten saioan, eta bertaratu zirenek gustura jarraitu zuten.
Atzo hasi zen Kalerki Zarauzko kaleko arte eszenikoen jaialdia, Hotel Iocandiren 'Peix' ikuskizunarekin. Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, udalak tokiz aldatu ditu hainbat emanaldi, eta 'Peix' obra ere Aritzbatalde frontoira lekualdatu zuen.
Umorea, akrobaziak, klowna, dantza eta itsasoa garbi mantentzeko mezua uztartu zituzten saioan, eta bertaratu zirenek gustura jarraitu zuten.