Topagune Sozialista aurkeztuko dute bihar Zarauzko Frontoi Txikin

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 29a

Uztailaren 20tik 24ra izango da topagunea Durangon, eta horren nondik norakoak azalduko dituzte aurkezpenean.

Ikasle Abertzaleak taldeak eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu duten Topagune Sozialistaren aurkezpena egingo dute bihar, Frontoi Txikin. Uztailaren 20tik 24ra bitarteko topagunea antolatu dute bi eragileek. Durangon (Bizkaia) izango da, eta "antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargunea" eta "komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko eta solas egiteko espazioa" izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Uztaileko hitzorduaren nondik norakoak 18:00etan aurkeztuko dituzte eta, 18:30ean, harri-jasotzaileen erakustaldia izango da Xabat Olaizola eta Mikel Lopetegi Urra-ren eskutik. Azkenik, Doce C artistaren rap kontzertua izango da 20:30ean, eta afaltzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria egingo balu, egitarau osoa gaztetxera lekualdatuko lukete. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide