Julen Azkue zarauztarrak Real Union taldean jokatuko du datorren denboraldian

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 29a

Erdilari zarauztarrak adierazi du ez duela zalantzarik izan sinatzeko orduan, eta proiektua ilusionagarritzat jo du.

Julen Azkue erdilari zarauztarra denboraldi baterako sinatu du Real Union futbol taldearekin, eta dena ongi bidean bigarren baterako aukera izango luke. Azkue oso pozik agertu da "proiektu ilusionagarri" berrian parte hartzeagatik. "Klubak hasieratik erakutsi duen interesa garrantzitsua izan da, eta ez dut zalantzarik izan hemen sinatzeko. Ziur nago denboraldi honetaz gozatuko dugula”, adierazi du.

Julen Azkue Unzuetak (Zarautz, 1995) Atletico Sanluqueñon jokatu du azken denboraldia, eta 34 partida jokatu ditu guztira: 32 RFEF Footterseko Lehen Mailako II. Multzokoak, gehi Espainiako Kopako bi, guztira 2 gol sartuz. Bere ibilbide profesionalean, gainera, Lagun Onak, Vitoria, Arenas Club, Tudelano, Amorebieta eta Villanovense taldeetan ere jokatu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide