Danborren burrunbak eman dio hasiera gauerdian San Pelaio Egunari

Juan Luis Romatet 2022ko ekainaren 26a

San Pelaio Eguna ospatzen dute gaur Zarautzen. Larunbat gauerdian egindako danborradak eman dio hasiera herriko festen egun handiari.

Eguerdi partean jaurtiki zuten festei hasiera ematen zien suziria, eta arratsalde partean haurren danborradak abiatu ziren herriko lau puntutatik Lege Zaharren Enparantzan topo egin eta elkarrekin jotzeko. 

Gauen helduen txanda izan zen. Udaletxe aurrean elkartu ziren danborrak astindu eta soinuz eta jai giroaz herria betetzeko. Omenaldiaren txanda ere izan zen. Hala, danborradako ordezkariek San Pelaio makila eman zioten Zuekin Ostalari Elkarteari. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide