Zelai Ondoko jaiek badute bere xarma, eta atzo, festen lehen egunean, agerian geratu zen hori. Jende dezente bildu zen auzoko pistan batzordeak antolatu ekitaldiekin gozatzeko. Txan magoaren emanaldia, hamburgesa eta oilasko parrilada, buruhandiak eta zuzeneko musika izan ziren. Gaua girotu zuen elektrotxarangak ikusmin handia sortu zuen, batik bat kideetako batek; izan ere, tronpeta-jotzailea Asier Villalibre da, Athleticeko futbol jokalaria, eta jendeak ez zuen aukerarik galdu berekin argazkiak ateratzeko.