Otaegik, Izeta VI.ak eta Etxeberriak Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatuko dute

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ekainaren 10a

Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatuko dute Gorka Etxeberria oriotarrak, Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a'-k eta Jagoba Otaegi aizarnazabaldarrak. Tolosako zezen plazan jokatuko dute finala etzi, 12:00etan hasita. Sarrerak Tolosako Kantabriko tabernan salgai daude; egunean bertan zezen plazan egongo dira salgai.

Etxeberriak eta Izeta VI.ak elkarrekin osatuko dute bikoa, eta Xabier Zalduarekin batera lehiatuko da Otaegi. Finalean lehiatuko diren beste bi bikoteak Beñat Amade-Aritz Irazabal eta Aratz Mugertza-Julen Kañamares izango dira. 

Egin beharreko lana ondorengoa izango da:

  • Harriari 40 jasoaldi.
  • Giza proba 4 plaza.
  • Aizkoran 4 kanaerdiko.
  • Txingekin 8 plaza.
  • Korrika 4 kilometro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide