Zarauzko San Pelaio jaietako egitaraua prest dauka Danda Gazte Asanbladak

Aritz Mutiozabal 2022ko ekainaren 9a

Danda Gazte Asanbladak prestatu du aurtengo San Pelaio jaietako egitaraua, eta dagoeneko zabaldu du sare sozialen bidez. Ekainaren 25etik 27a bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta, ohi bezala, ez dira faltako paella txapelketa, baltsa karrera eta kontzertuak.

Gerturatzen ari dira zarauztarren jai kutunak, eta Danda Gazte Asanbladak aurkeztu du San Pelaio jaietarako antolatu duen egitaraua. Hilaren 25etik 27ra, hiru egunetan egingo dituzte askotariko ekintzak.

Ekainak 25, larunbata

  • 13:00. Poteoa Iñurritzan.
  • 14:00. Bazkaria Iñurritzan.
  • Ondoren, Enabiren kontzertua.
  • Bukatzean, kalejira txosnagunera.
  • 19:30. Txosnagunearen irekiera.
  • Iluntzean, afaria.
  • 00:30. Kontzertuak: Martin de Marte eta Bassagain.

Ekainak 26, igandea

  • 11:00. Bazkaria: paella txapelketa.
  • 16:30. Baltsa karrera.
  • Iluntzean, afaria.
  • 22:00. Kontzertua: Rodeo, Toc eta Bermuda.

Ekainak 27, igandea

  • 13:00. Bertso poteoa.
  • 14:30. Presoen aldeko bazkaria.
  • 18:00. Elektrotxaranga.
  • Iluntzean, afaria.
  • 22:00. Kontzertuak: Raimundo, El Canastero eta Trikoma.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide