Ondas saria jaso du Amagoia Gurrutxaga partaide den 'Lokatza' podcast feministak

Julene Frantzesena 2022ko maiatzaren 25a

Pentsamendu feminista oinarri eta hainbat auzi gai hartuta ekoitzi zuen 'Lokatza' podcasta 'Jakin'-ek. Atzo Malagan jaso zuten saria Gurrutxaga, Lorea Agirre, Ainara Lasa eta Idurre Eskisabel podcastaren egileek.

Amagoia Gurrutxaga kazetari azpeitiarra kide den Lokatza podcastak Ondas sari bat jaso zuen atzo, astelehena, Malagan (Espainia). Pentsamendu feminista oinarri eta hainbat auzi gai hartuta, Lokatza podcasta ekoitzi zuen Jakinek, eta Gurrutxagak ez ezik, Lorea Agirrek, Ainara Lasak eta Idurre Eskisabelek zortzi atal egin zituzten. Ondas sarien 21. edizioa atzo egin zuten Malagan, eta han izan ziren lau kideak, Espainiako Estatuko Hizkuntza Koofizialetako Podcast Onenaren Saria jasotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide