'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' liburuari buruzko solasaldia izango da bihar Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 23a, 16:38

Egunkariaren sormen prozesu osoa, haren ibilbidea eta itxiera lehen pertsonan bizi izan zituen Joan Mari Torrealdaik, eta urte haietan bizi izandakoak jasota utzi zituen Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuan.

Liburua plazaratu aurretik zendu zen Torrealdai, baina Joanmari Larrartek hark idatzitakoak txukundu eta Elkar argitaletxearen Berria-ren eta Jakin-en zigilupean plazaratu zuten aurreko urte amaieran.

Zarautzen aurkeztuko dute liburua bihar, eta hari buruz solasean ariko dira Joanmari Larrarte bera eta Egunkariaren Batzordeetako kideak. Hitzordua 19:00etan izango da, Kale Nagusiko Etxezabala aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide